XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ANTZUOLA ITZALDIA
Ill onen 25'an Euzko-Batzokian euki genduen itzaldi aberkoi bat Garmendia'tar Jon
Izparringi onek ere-jartzen zuan egingo zuala jaun orrek arratsaldeko
Ordu ortan Batzoki'ko aretoan ezegon eulirik ere zartzerik, dena jendez beteta zegoalako; eta gañera jendearen artean zaletasun aundia zegon
Lenengo aziera eman zion erri ontako Lamariano'tar Eloi abertzale jaunak.
Onek esan zigun danok bat egiñaz juan bear degula geure aberriaren alde; beste gauza asko ere esan zituzan, eta bukatu zuanean ondo txalotua izan zan.
Onen ondoren jeiki zan
Esker aundiak emanaz Antzuola'ko abertzale gustiai berarekin
Txalo asko entzun zituan itzlari trebe onek eta or izan bear dute Zoraluze aldean.
Ni enaiz gai onek esan zituan itz eta egi gustiak izparringian jartzeko, eta barkatu irakurle.
¿Nola jarriko dedaz ba onek esan zituzan egi danak, bere itzaldi gustian ortan jardun zuan da?.
Gauza bat esan nezake, bere jarduera gustian txalotua izan zala.
Ni beintzat urrengo egunean ezkuko miñez egon nintzen, ez ni bakarrik beste asko ere bai.
Eta datorren igandean beste itzaldi bat eukiko degu Bergara'ko neska batzuek egin da.
Ez dakit izenik eta beste senbaki baten jarriko dodaz.
BALASI.